2015/07/15

Abanto Zierbena Guneak proiektuen bozkatzea

Abanto Zierbenako Udalak abian jarri du Abanto Zierbena GUNEAK lehiaketaren lehen edizioa. Udalerriko hiri-diseinuan herritarrek parte hartzea sustatzen du. Uztailaren 24ra arte papertxoen bidez edo web orriaren bidez bozkatu ahal izango da.


 abanto zierbena zabaltzen_participación ciudadana_guneak_logo 2 abanto zierbena zabaltzen_participación ciudadana_guneak_cartel_txiki

Abanto Zierbenako Udalak abian jarri du Abanto Zierbena GUNEAK lehiaketaren lehen edizioa. Udalerriko hiri-diseinuan herritarrek parte hartzea sustatzen du.

Hiri-esparruan herritarren parte-hartzea bultzatzeko beharra agerian den unean deitu da lehiaketa, besteak beste, espazio publikoen diseinua udalerriaren errealitate sozialera egokitzeko eta, horrela, nortasuna eta identitatea osatzeko.

Lehiaketaren xedea da gutxi erabiltzen diren edo aprobetxatzen ez diren eremuak berreskuratzea eta dinamizatzea, erabilera publikorako. Helburua da hirigintzaren diziplina beste zientzia eta arte batzuetara zabaltzea, eta, era berean, Abanto Zierbena udalerriko 3 gune esanguratsu berreskuratzea:

  1. Dolores Ibarruri plaza (Gallartako Txikito frontoia)
  2. Trinitate plaza (Las Carreras)
  3. Frontoi plaza (Sanfuentes)

Herritarrek bozkatzeko prozesua ireki da, herritarren ustez, kokaleku bakoitzerako proposamenen artean balorazio onena merezi duena hautatzeko.

Herritarren parte-hartze prozesua igerilekuetan kokatu den erakusketa irekiaren bitartez izango da, non papertxoen bidez zein web orri honen bidez bozkatu ahal izango da uztailaren 24ra arte: ABANTO ZIERBENA, GUNEAK.



  • abanto zierbena zabaltzen_herritarren partaidetza_guneak
  • abanto zierbena zabaltzen_participación ciudadana_guneak_cartel_txiki
Atzera