2016/11/11

Abanto Zierbenak aurrekontu parte-hartzaileak nahi ditu 2017rako

Abanto Zierbenako herritarren ahotsari ozen eta garbi entzutea Udalaren lehentasunetako bat da.

partaidetza aurrekontuak_abanto-zierbena_2

“Kontsulta-prozesuak azaroan egingo diren bi fase hartzen ditu barne. Hasteko, zenbait inkesta egingo dira. Inkestari udal-webgunearen bitartez erantzun ahal zaio eta, aurten, berritasun gisa, udalerriko auzoetan zehar mugituko den karpa batean ere egin ahalko da hori. Karparen helburua parte-hartzea sustatzea da”, azaldu Maite Etxebarria Abanto Zierbenako alkateak.

Herritarrek 2016an ere parte-hartu zuten aurrekontuetan. Hori izan zen, udal-aurrekontuen historia, herritarrek rol aktiboa izan zuten lehen aldia, eta diru-kutxako dirua inbertitzeko lehentasunak eta nahiak adierazi zituzten orduko hartan. Parte-hartze arrakastatsuaren ondoren, esperientzia errepikatu nahi dute, baina beste urrats bat eman nahi dute oraingoan.

Hori dela eta, elementu berritzaile gisa, pilotu-esperientzia bat antolatu da Dolores Ibarruri BHI ikastetxean 15-16 urteko ikasleekin. Bertan, gazteei azalduko diete udal-aurrekontuak zer diren, eta ikasleen ekarpenak jasoko dituzte.

Testuinguru ekonomikoak zaila izaten jarraitzen duen honetan, Meatzaldeko Udalak aurrekontuen ohiko izapidetzea egiten duen bitartean herritarren iritzia ere aintzat hartu nahi du, hautatutako proposamenak bigarren zirriborroan txertatzeko. Bigarren zirriborro hori abenduan eztabaidatuko da batzordean eta osoko bilkuran.

Aurrekontuak egiteko unea garai aproposa da herritarrei Udala gauzatzen ari den proiektuen berri emateko, baita Abanto Zierbenako herritarrek egiten dituzten proposamenei entzuteko ere. Beti bezala, gastuaren lehentasuna ezarri behar da, inbertsio bakoitza aztertu eta aurrekontu aproposak diseinatu; zer hobe hori guztion artean egitea baino?” esan du Etxebarriak.

Bere aldetik, Maite Etxebarria alkateak Udalak proposatutako parte-hartze prozesuaren faseak azaldu ditu. Prozesuak bi fase izango ditu, eta horietan udalerriko elkarte eta kolektiboek zein herritarrek, oro har, hartuko dute parte. Horrez gain, hezkuntza-murgiltze proiektu bat ere antolatu da Gallartako Dolores Ibarruri institutuarekin.

Gure helburua da Abanto Zierbenan parte-hartzearen kultura progresiboki sustraitzea. Horretarako, ahalik eta eragile gehienen parte hartzea nahi dugu eta erdietsi daitezkeen parte-hartze helburuak ditugu; hala, gure xedea da aurrekontuen zirriborroa azaro bukaerarako prest egotea. Joan den urtean eman genuen lehen urratsa, inkesta baten bitartez. Aurten harago joan nahi izan dugu, eta hezkuntza-sektoreko esperientzia bat txertatu dugu. Gure helburua da herritarren proposamenak ezagutzea eta horiek kontuetan txertatzea, ondorioak ateratzea eta guztion artean Abanto Zierbena eraikitzen jarraitzea”, azaldu du zinegotziak.

Herritarren parte-hartze plan honen lehen fasea urriaren 27an hasi eta azaroaren 6an amaituko da. Nahi diren ekarpenak egin ahalko dira, udalerriko hainbat tokitan eskura dagoen liburuxka betez, webgunearen bidez edo udalerrian zehar mugituko den karpan bertan. Bigarren fasean, etxe bakoitzera triptiko bat igorriko da, hainbat inbertsio posible lehentasunaren arabera ordenatzeko. Horren helburua da herritarren iritzia ezagutzea. Triptiko hori karpa ibiltariaren bitartez ere banatuko da, azaroaren 10etik aurrera.

Uste dugu garrantzitsua dela gazteek jakitea nola kudeatzen dugun Udaleko dirua, inbertsioetan pentsatzea, proposamenak botatzea eta haien udalerriaren etorkizunean pentsatzea; horregatik erabaki dugu prozesu berritzaile hau abiatzea eta gazteei zuzenean galdetzea. 15 eta 16 urteko gazteei azalduko diegu zer den udal-aurrekontua eta talde-dinamika baten bitartez proposamenak eztabaidatzeko aukera emango diegu. Ekimen hori ikastetxean bertan egingo da, azaroaren 9tik 11ra. Ikasteko aukera bikaina da, bai haientzat eta bai guretzat”, adierazi du Etxebarriak.

Gainera, parte-hartzea Udalean bertan hasiko da; izan ere, arlo guztietako teknikariek ekarpenak eta iradokizunak egin ahalko dizkiote aurrekontu-proiektuari. Bestalde, dei berezia egingo diegu Abanto Zierbenako elkarte eta kolektiboetako kideei; izan ere, haien ikuspuntuaren berri izan nahi dugu, dauden gabeziak hautemateko edo proposamen interesgarriak txertatzeko eta, hala, udalerriaren eta, ondorioz, herritarren, ongizatea areagotzeko. Horretarako, 100 azalpen-gutun baino gehiago igorriko dira.

Halaber, banakoek ere parte hartu ahal izango dute, auzokide gisa, eta haien ikuspegia txertatu udaletxeko HAZ bulegoaren bitartez edo udalerriko hainbat tokitan jarritako postontzien bitartez.


Aurrekontu parte-hartzaileen eragina

Joan den urtean ikusi genuen, dagoeneko, aurrekontu parte-hartzaileak izateak duen eragina: gora egin zuen (% 21, edo 11.000 euro gehiago) ikastetxeak mantentzeko edo konpontzeko partidak; horri esker, esate baterako, Las Carreraseko Askartza Itsusi ikastolako jolastokiak berritu ziren. Horrez gain, herritarrek bide-garbiketaren eta zabor-bilketaren zerbitzuak hobetzeko beharra nabarmendu zuten; ondorioz, 65.000 euro inbertitu ziren zerbitzu horiek hobetzeko.

Herritarren inkestetan errepikatu zen beste kontu bat udaleko kirol-instalazioak hobetzeko eta jarduerak zein ordutegiak areagotzeko beharra izan zen.

Esan eta egin; udal-gimnasioa goitik behera eraberritu da. Gainera, ordutegi luzeagoa eta jarduera gehiago daude eta, orain, kiroldegia herritar gehiagoren eskura dago. Langabeentzako ikastaroak, lana sustatzeko ekimenak... Herritarrentzat garrantzia zuten gaiak azpimarratu ziren, eta aurrekontu sendo eta fidagarriak lortu ziren. Kontsulta hauen bitartez gauza bera bilatzen da: herritar guztien iritzia aintzat hartzea udal-kontuak benetako beharretara egokitzeko eta aurrekontu hobeak izateko.

Atzera