2015/03/13

Abanto Zierbenak 21 hiri-ortu eskaintzen ditu, udalerriko paisaia hobetzeko

Proiektuaren helburua da herritarren partaidetza sustatzea. Interesdunek 2015eko martxoaren 16tik apirilaren 3ra bitartean (biak barne) aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

-

Abanto Zierbenako Udalak hiri-ortuen proiektua abiaraziko du, herritarren partaidetza sustatzeko ekintzen barruan. Maite Etxebarria alkate andrearen arabera, “hiri-ortuak lursail txikiak dira, eta bertan nekazaritza-lanak egin ahal izango dira, familia-kontsumora eta gizarte- zein ingurumen-xedeetara bideratutakoak.” Etxebarriak berretsi egin du: “ideia horrek potentzial izugarria du, bizilagunek parte har dezaten erabaki publikoak hartzeko prozesuetan”.

Proiektua gauzatzeko, 21 hiri-ortu bilduko dituen lursail bat prestatuko da, eta horietako bakoitzak 50 m2-ko azalera izango du, gutxi gorabehera. Helburua da eskaera egiten duten herritarrek lur horiek lantzea. Lursailak Preventorio eraikinean daude, eta han, gainera, bertako landareen haztegiko instalazioak ere badaude.

Eskaerak aurkezteko epea

Interesdunek 2015eko martxoaren 16tik apirilaren 3ra bitartean (biak barne) aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak udalaren Sarrera-erregistroan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan adierazitako edozein erregistrotan.

Eskaera orriak, behar bezala beteta eta eskatzen den dokumentazioa erantsita, Tokiko Gobernu Batzordean 2014ko irailaren 4an onartutako ereduari jarraituz aurkeztu beharko dira.

Hiri-ortuak eskuratzeko, 50 euroko tasa ordaindu beharko da hiruhilero, horien kostuak betetzeko. Zehazki, honako hauek hartuko ditu barne: ortuen egokitzapena eta itxiturak, prestakuntza, ur-hornidura eta tresnak, besteak beste.

Jarraian adierazten den dokumentazioaren kopia udalaren webgunean eta Obrak eta Zerbitzuak eta Hirigintza eta Ingurumen Arloko bulegoetan egongo da, nahi duten guztiek eskura dezaten:

  • Udalaren hiri-ortu ekologikoak ematea eta erabiltzea arautzen duen Ordenantza.
  • Eskaera orriaren eredua.

Jakinarazi da aintzat hartuta ezinezkoa dela une honetan beste ikastaro bat egitea pertsona gutxiko talde batentzat, deialdi honetan hiri-ortuak eskatzen dituzten pertsonek honako konpromiso hau hartuko dutela: ikastaroa Udalak antolatzen duenean egingo dute eta “Babesten” laborantza metodoari (derrigor aplikatzekoa da) buruzko informazioa jasoko dute Horretarako, udalak eskura duen informazioa emango die.

Atzera