2015/02/25

Abantoko herritarrek berdintasunaren aldeko sinboloa eta leloa diseinatzen parte hartu dute

Partaidetza-prozesuak gazteentzat eta oro har herritarrentzat daude irekita. Lehiaketan parte har dezakete 10 eta 18 urte arteko gazteek, udalerrian erroldatuta daudenek edo bertan ikasten ari direnek. Irabazleari tableta bat emango zaio sari modura.

2015-2-25 diseño simbolo y lema - fotoHerritarrek parte hartzeko beste bi prozesu abiarazi dira Abanto Zierbenan, biak ere martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizun-ekitaldien ingurukoak. Alde batetik, Berdintasuna Arloaren logotipoa diseinatzeko lehiaketa jarri dute, eta, bestetik, berdintasunaren aldeko leloa aukeratzeko prozesua. “Gizonak eta emakumeak berdintasunaren helburuarekin gehiago inplikatzea nahi dugu, baina ez hori bakarrik; elementu sinbolikoak sortzen parte har dezaten ere nahi dugu” azaldu du alkateak, Maite Etxebarriak.

Logotipoa diseinatzeko lehiaketan parte har dezakete 10 eta 18 urte arteko gazteek, udalerrian erroldatuta daudenek edo bertan ikasten ari direnek. “Abanton gauzatuko diren berdintasun-ekintzen sinboloa izango da”. Lanak argitaragabeak izatea eta berdintasuna hitza agertzea eskatzen zaie parte-hartzaileei. Hauek osatuko dute epaimahaia: Hezkuntza eta Gazteriako zinegotziak, Berdintasuna Arloko teknikari arduradunak, udal-delineatzaile teknikoak, Gazteriako teknikariak eta Berdintasuneko teknikariak. Horiek erabakiko dute zein proposamenek irabazi duen, martxoaren 13a baino lehen aurkeztutako guztien artetik. Irabazleari tableta bat emango zaio sari modura. Etxebarriak uste osoa du jende askok parte hartuko duela eta diseinuek “kalitate artistiko handia” izango dutela.

Hautaturiko lana egiten lagundu baldin badu ikastetxeren batek edo Gazteguneak, erakundeari emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekin loturiko material didaktikoa emango zaio.

Berdintasunaren aldeko leloa

Bestalde, lelo bat aukeratzen parte hartzeko ere eskatu die Udalak herritarrei; lelo horrek, hain justu, gizarte berdinduagoaren xedea eta Abanto Zierbenako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planean jasotako berdintasun-printzipioen konpromisoa bildu beharko ditu.  

Kanpaina martxoaren 20ra arte zabalduko da, eta herritarrek proposamenak bozkatuko dituzte webgunearen eta udalerriko zenbait tokitako partaidetza-postontzien bidez. Hiru lelo hauek bozka daitezke: “Abanto Zierbena, gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunarekin konprometituta”; “Errespetua gehi bizikidetza = Berdintasuna = Abanto Zierbena, gure erronka”; eta “Sortu berdintasuna, sortu Abanto Zierbena!”

Atzera