2016/02/26

Auzo Ahotsak

Abanto Zierbenako Udalak auzoetarako zinegotzi bat du orain. Gertutasuna eta herritarrenganako komunikazio zuzena dira proiektu berri honen giltzarria.

Abanto Zierbenako Udalak auzoetarako zinegotzi bat izango du aurrerantzean: Jon Cuestak, martxoaren 1etik aurrera, udalerriko auzotarrei ahotsa eman eta haien proposamenak, premiak eta kezkak jasoko ditu.

Komunikazioa eta gertutasuna dira gobernu-talde honen ezaugarriak, eta horrexegatik abiarazi dugu egitasmo hau. Udal honek, bere historian lehen aldiz, auzoetarako zinegotzi bat izango du”, adierazi du Abanto Zierbenako alkate Maite Etxebarriak.

Helburua udalerriko inguru guztien “erradiografia parte-hartzailea” osatzea da, eta, proiektu honen bidez, Udalaren eta herritarren arteko harremana indartu nahi da.Orain arte, Jon Cuesta Obra eta Zerbitzuen, Giza Baliabideen eta Udaltzaingoaren Sailaren zinegotzi arduraduna izan da; horri esker, gertutik ezagutu du kaleko errealitatea, eta gogor lan eginez lortu du kargu berria, ondo merezita.

Gogo eta ardura handiz helduko diotlan honi. Lehen eskutik jakin nahi dut gure auzoetako arazo eta kezken berri, eta herritarren laguntzarekin egin aurrera.Izan ere, haiek dira egoera hobetzeko eta arazoak konpontzeko biderik onena", adierazi du Jon Cuestak, auzoetarako zinegotzi berriak.

Interesdunak auzoak.barrios@abanto-zierbena.org helbide elektronikoa erabilita jar daitezke harremanetan Jon Cuestarekin, hala iradokizunak egiteko nola zinegotziari hitzordua eskatzeko. Herritarren Arreta Zerbitzuaren telefono-zenbakira deituta ere badago harremanetan jartzerik (94 6362000). Dei bakar batekin, abantoarrek ordua eskatu eta beren kezken berri eman dezakete. Jon Cuesta telefonoaren bestaldean egongo da beti, adi, erantzunik egokiena emateko gogoz.

Dena dela, aurrez aurre hitz egitea beti denez hobea, herritarrek auzoetarako zinegotziarengana jo dezakete udaletxera astean behin; zehazki, astelehenetan, hamarretatik ordu batera bitartean. Horrez gain, hil bakoitzeko lehen ostegunean, Sanfuentesko eskola zaharretan egongo da arratsaldeko bostetatik zortzietara, herritarrei entzuteko prest. Helburua, bada, herriko auzo guztietan egotea da; horregatik, hil bakoitzeko bigarren ostegunean, eskaera egiten dutenek Las Carrerasko Haritzalde plazara jo dezakete, beren kezka eta asmoak azaltzera. Azkenik, aurrez aurreko arreta-zerbitzua osatzeko eta eremu guztiak behar bezala artatze aldera, Cuesta Gallartako Erakustaretoan egongo dahileko hirugarren ostegunean.

Hitzordu horietan, orri batzuk beteko dira egindako eskaerekin, eta udal-teknikariek aztertuko dituzte gero, dagokion herritarrari erantzuteko.

Herritarrek Jon Cuestak kalean emango duen zerbitzu horren berri jakin dezaten, 4.500 triptiko helaraziko dira herriko etxe guztietara, auzoetarako zinegotzi berriaren eginkizuna azaltzeko.Triptikoa, halaber, eskuragarri jarriko da HAZ Herritarren Arreta Zerbitzuan, Gallartako kiroldegian, liburutegietan eta osasun-etxeetan, besteak beste.

Gardentasuna dugu lanaren oinarri. Hori dela eta, mundu guztiari jakinarazi nahi diogu herritarrei entzuteko zerbitzu berri bat dagoela, irtenbideak edo hobetzeko bideak eskaintzeko betebehar zuzena baitugu. Gaur arte herritarrekin bildu izan gara, eta inoiz ez dugu galdu harremana haiekin; baina, beste urrats bat egitea zegokigun, eta hauxe da biderik onena”, azaldu du Etxebarriak.


Kartela

Eskuorria


Atzera