2016/02/01

Gerente Putzua: Eremuari buruz egingo den tailerrean parte hartzeko gonbidapena

Gerente Putzuari eta Lorenza meatze-barrutiari buruzko hausnarketak, bizipenak eta ideiak partekatzeko tailerrean parte har dezazuen. Animatuko zara? zuk ere parte hartzea gustatuko litzaiguke.

Abanto-Zierbenako Udala, “Gerente Putzurako eta Lorenza meatze-barrutirako paisaiaren ekintza plana” osatzeko lanean ari da. Eremu horrek Abanto-Zierbenarentzat izan duen, daukan eta izan dezakeen balioaz jabetuta, gaur egun dituen potentzialtasuna aztertzen ari da; ondoren gune hori hobetzeko neurriak identifikatze aldera –segurtasun arloan, ondarearen balioan eta etorkizunera begira zabal daitezkeen aukera ekonomiko, sozial eta kulturalei dagokienez.

Prozesu horretan Udalak interesa duten herritarren begirada eta iritzia ere barneratu nahi ditu. Hori dela eta, gonbidapena luzatzen dizuegu:

Gerente Putzuari eta Lorenza meatze-barrutiari buruzko hausnarketak, bizipenak eta ideiak partekatzeko tailerrean parte har dezazuen. Saio partehartzailea izango da, atsegina eta lasaia, eremu hori orain arte partehartzaileentzat izan denaz eta etorkizunera begira ikusten dioten potentzialaz solasean aritzeko.

Datorren otsailaren 2an, Haritzalde erakusgelan. 18:30etatik 20:30etara.

Animatuko zara? Zuk ere parte hartzea gustatuko litzaiguke.

Etorriko zarelakoan, eskerrik asko.

Sakatu hemen kartela ikusteko.


pozo gerente_abanto zierbena
Atzera