2015/03/12

Udalak udalerriko gazteen beharrei erreparatzen die

Gazte Ekimena programak partaidetza-prozesu bat abiarazi du udalerriko gazteentzat. Foro birtual bat jarriko da proposamenak bidaltzeko eta jasotzeko (#gaztekimena).

Abanto Zierbenako Udalak buru-belarri jarraitzen du herritarren parte-hartzearen alde, eta beste pauso bat eman du Gazte Ekimena programaren bidez. Prozesu hori Las Carrerasko gazteentzat da bereziki.Maite Etxebarria alkateak adierazi du Udalaren helburua dela “udalerriko inguru horretako gazteen beharrizanak zein diren jakitea”. Horretarako, asmoa da 12 eta 30 urte bitarteko herritarrek parte hartzea; izan ere, horietako kolektibo bakoitzak bere beharrizan eta kezkak ditu.

Partaidetza-egitasmo bat den heinean, Gazte Ekimenaren prozesuak hainbat fase izango ditu: lehenengo, egitasmoa zabalduko da kartelen, karta pertsonalizatuen, telefono deien eta halakoen bitartez;ondoren, zenbait topaketa egingo dira, prozesuaren mekanika ezagutarazteko. Alkateak hauxe esan du: “erabakiak haiek har ditzaten eta prozesuaren ardura har dezaten nahi dugu”.

Aldi berean, foro birtual bat jarriko da (#gaztekimena), proposamenak bidaltzeko eta jasotzeko. Material hori ere erabiliko da gazteen beharren inguruko txostena egiteko.

Partaidetza-programa gazteentzat da, baina garrantzitsua da, era berean, auzoko familiek prozesuaren eta Las Carrerasko gazteen eskaera-proposamenen berri izatea. Horretarako, foro bat jarriko da.

noticias_gaztekimena_interior
Atzera