Hurrengo Topaketa Birtuala irailaren 13an egingo da, Maite Etxebarrria Alkatearekin.

Topaketa birtualak komunikatzeko era berriak eskaintzen ditu. Abanto Zierbena Zabaltzen plataformak sustaturiko ekimen hau herritar guztientzat zabalik dago, eta administrazioa auzotarrei gerturatzea du helburu. Abanto Zierbenako egoiliarrek nahiz Abanto Zierbenatik kanpo bizi direnek parte hartu dezakete, baina udalerriari buruzko galderak eginez, betiere.

Topaketa 12:30etatik 13:30etara egingo daNahi duten guztiek galderak egin ahalko dizkiote Alkateari, zuzenean, hark erantzun ditzan. Zuzenean konektatzeko aukerarik ez dutenek edota topaketa egunera arte itxaron nahi ez dutenek beheko aldean utzi ditzakete galderak. Galdera horiek gorde egingo dira, gero zuzeneko topaketan erantzun ahal izateko.

Galderen erantzun guztiak webgunean egongo dira ikusgai, Aurreko Topaketa Birtualak izeneko atalean; modu horretara, zuzenean jarraitzeko aukerarik izan ez dutenek ere alkateak zer erantzun duen jakin ahalko dute.

Zabaldu deialdi hau eta anima zaitezte parte hartzen.

Itxaroten zaitugu!

Topaketa birtualak

Zuzenean erantzundako galderak