transparencia_cabecera_3_eu

Ongi etorri Abanto Zierbenako Udalaren Gardentasun Atalera.

Udal honek hurbiltasunetik gobernatu nahi du, eta horretarako, ahalbidetu egingo dugu gure herritarrek udal-kudeaketaren errealitatearen berri izatea.

Egunero dihardugu lanean, irekiagoak eta gardenagoak izateko, zuen kezkei eta beharrei modu eraginkorrean erantzunez.

Hori dela eta, atal horretan aurkibide bat prestatu dugu, Abanto Zierbenako Udalaren kudeaketari (gardentasunari) buruzko informazioa erraz eta zuzenean eskuratzeko. Informazio hori guztia gure webgunean dago eskuragarri, baina hor gaien arabera sailkatuta aurkituko duzu.

Abanto Zierbenako Udalak etengabeko hobekuntzaren aldeko konpromisoa du, baita gardentasunaren esparruan ere. Atal honetako informazioa zabaldu eta eguneratu egingo da aldizka, unean uneko informazioa izan dezazuen.

Gai hauen arabera dago sailkatuta informazioa:


tranparencia_cm2Udalbatza

Kargu Hautetsiei eta udalaren lankideei inguruko informazioa. Udalaren antolaketa eta ondarearen, udal araudia eta instituzioen inguruko informazioa

tranparencia_cs

Herritarrak eta Gizartea

Udalaren webgunearen ezaugarriak. Informazioa eta herritarren arreta. Biztanleriarekiko konpromiso maila

tranparencia_ef

Ekonomiko-finantzarioa

Kontabilitate eta aurrekontu informazioa. Udal diru-sarreren, gastuen eta zorren gardentasuna

tranparencia_cc

Kontratazioak eta kostuak

Zerbitzuen kontratazio prozedurak. Hornitzaileak eta zerbitzuen kostuak

tranparencia_uo

Hirigintza eta ingurumena

Hiri antolamendua eta hirigintza hitzarmenen planak. Obra publikoen iragarkiak eta lizitazioak. Bildutako, eskaintzak eta ebazpenen inguruko informazioa. Obra publikoak, hirigintza eta azpiegiturak